Bilbok behin betiko urratsa egin du gaur, Osoko Bilkurak hasierako onespena emanik Hiri-antolamenduko Plan Orokor berriari. HAPO berri honek hiria nola garatuko den determinatuko duten helburuak eta garapen-proposamenak ezartzen ditu, eta berak gidatuko du Bilbok hirigintzaren aldetik izango duen etorkizuna, gutxi gorabehera, onetsi osteko 15 urteetarako.
Era horretan, erantzuna ematen zaie hainbat arlotan gaur diren eta etorkizunean izango diren beharrizan eta eskariei, dela hiri-antolamenduaren arloan, hiri-inguruneak oneratu eta berritzearen arloan, eta etxebizitza, ekonomia-jarduera, natur ingurune, ekipamendu, espazio libre eta berdegune berri, hiri zerbitzu eta abarren arloetan.
Udalaren gaurko Osoko Bilkuran onetsia izan ondoren, hona hemen tramitazio-egutegia:
- Bizkaiko Aldizkari Ofizialean onesteko erabakia argitara ematea eta 45 egun baliodunez jendaurrean edukitzeko epe bati hasiera ematea.
- 2020ko lehen hiruhilekoan onetsiko da behin-behinean Udalaren Osoko Bilkuran.
- Behin betiko onespena, ondo bidez, 2020aren amaierako Osoko Bilkuran izango da.
Bertan proposatzen den hirigintza-ereduak ez dauka oposizioaren onespena. Hala ere, Bilbok eta bilbotarrek hirigintzaren aldetik 15 urte inguruko epe batean izango dituzten eskari eta beharrizanei erantzungo zaiela adierazi du Gobernuak.