Azkue Fundazioak Wordpress ikastaroa antolatu du martxoaren 13rako

uriola.eus 2019ko mar. 6a, 18:33

Martxoaren 8an bukatuko da izena emateko epea. Fundazioak antolatzen dituen guztiak bezala, doakoa da.

Azkue Fundazioak Wordpress blog bat sortzeko ikastaroa antolatuko du martxoaren 13an. Guztira, zortzi orduko ikastaroa izango da: 10:00etatik 14:00ra goizez, eta 15:30etik 19:30ra arratsaldez. Euskararen Etxean izango da. Izena emateko azken egunak dira: martxoaren 8an bukatuko da epea, eta plaza mugatuak daude. Azkue Fundazioaren webgunean eman daiteke izena; ikastaroa doakoa da.

Wordpress blogak sortzeko plataformak eskaintzen dituen aukerak aztertu eta lantzea da ikastaroaren helburua, web sinple batetik hasita.