Ahal Dugu Bilboko egoitzan pintaketak egin dituzte

uriola.eus 2019ko mar. 11a, 17:56

'Indarkeriak ez du generorik' eta 'Gizonak eta emakumeak aurrez aurre jartzeari utzi' marraztu dizkiete leihoetan.

Martxoaren 8tik bi egunera, atzo, 'Indarkeriak ez du generorik' eta 'Gizonak eta emakumeak aurrez aurre jartzeari utzi' esaldiak marraztu zituzten Ahal Dugu alderdiaren Bilboko egoitzako leihoetan. Podemos Euskadiko LGTBI eta feminismoen idazkari Eukene Aranak salatu du gertakaria sare sozialen bidez. Pintaketen argazkiak argitaratzearekin batera, emakumeen eskubideak “beldurrik gabe defendatzen” jarraituko dutela azpimarratu du Aranak, eta “geldiezinak” direla gaineratu du. Bilboko udalbatzako alderdiek erasoa gaitzetsi dute.