DIA supermerkatuetako langileek greba mugagabeari ekin diote

uriola.eus 2019ko mar. 12a, 11:00

Bizkaia eta Gipuzkoako DIA supermerkatuetako langileek greba mugagabeari ekin diote, hiru eguneko greba egin ondoren, EREaren kontra. Bilbon, guztira, 15 supermerkatu daude.

Astelehenean hasi da DIA supermerkatuetako greba mugagabea, ELA eta LAB sindikatuek deitu dutena. Izan ere, aste oso garrantzitsua da langileen etorkizunarentzat, Bizkaia eta Gipuzkoako 71 langile kaleratuak izateko arriskuan daudelako.

Hori salatzeko, Bizkaia eta Gipuzkoako DIA supermerkatuetako langileek manifestazioa egin zuten atzo Bilbon, DIAk Ibarrkolandan duen zentrotik abiatuta. Bilbon, guztira, 15 supermerkatu daude eta egun hauetan mobilizazioekin jarraituko dutela adierazi dute.