VTC ibilgailuekin aritu ezin eta Uber enpresak bide alternatiboa aurkitu du Bilbon sartu ahal izateko. Uber eats heldu da gaur hirira, eta honek hautsak harrotu ditu. Enpresa hau, konkretuki, etxez etxeko banaketa egiten duen janari-aplikazioa da, Glovo-ren parekoa. Azken honek autonomo faltsuak kontratatzen dituela ebatzi dute jada hainbat auzitegik, eta Uber eats-ek kontratazio eredu bera jarraitzen duela jakinarazi dute. Eragin Bilbo mugimenduak tankera honetako enpresek “langileen eskubide oinarrizkoenak suntsitzen” dituztela salatu du sare sozialetan.