Turismoa eztabaidagai bihurtu da azken urteetan. Turismo eredu tradizionalak kritikatuak izan dira maiz, eta, horiek ordezkatzeko, alternatibak plazaratzen ari dira. Horietako bat turistari bidaia etxetik oso-osorik antolatzea ahalbidetzen dioten ereduak dira, bidaia agentzien beharrik gabe, bezeroa eta ostalaritza-lokalen arteko harreman zuzena lortzea jomuga duena.
Alternatiba gisa identifikatzen den enpresa batek, Totalfood-ek, bidaia agentziak kudeaketagatik bezeroei kobratutako komisioa lokalei kobratzen zaiela azpimarratzen du negozio eredu berrira jotzeko arrazoi nagusi bezala. Ondorioz, bidaia merkeagoa izango litzateke. Bestalde, tankera honetako enpresen bitartez agentziek eskaintzen ez dituzten tokiko negozioetara jotzeko aukera dago, eta, hortaz, Totalfoodeko CEO Yon Berdotek adierazi bezala, “sektore turistikoko enpresa txiki eta ertainen hazkuntza sendotzen” da.