AHTren etorrera Bilbora eta Abandoko geltokiaren lurperatzearen obren aurrekontua 37 milioi euro garestitu da. Hala, pasa den urteko 730 euroetatik 767 eurora igo da, Espainiako Sustapen Ministerioak argitaratutako datuen arabera. Obrak 2023rako bukatuta egotea aurreikusten dute.
Abandoko geltoki berriak bi maila izango ditu: goikoak tokiko trafikoa hartuko du eta, behekoak, abiadura handikoa; biak ala biak lurperatuak izango dira. Sarbide-korridorerako bi ibilbide planteatu dituzte. Bestalde, bi mailen artean beste bat sortuko da, -1,5a, jada badagoen azpiegitura mantentzeko oinarria gordetzeko, geltokia lurperatzeko dagoen tokitik mugitu behar delako. Zorrotza ingurura eramatea ere eztabaidatu dute alternatiba gisa. Hala ere, hango trenbidea eta geltokia oraindik ez dituzte lurperatu.
2017an Madrilen itxitako akordioaren arabera, proiektua Espainiako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Bilboko Udalaren artean ordainduko da.