Bilboko Udaltzaingoak 6 desfibriladore jarri ditu beste horrenbeste patruila-autotan

uriola.eus 2019ko api. 8a, 11:01

Desfibriladorea duten ibilgailuek pegatina bat edukiko dute itsatsita atzeko aldeko albo banatan; hartara, herritarrek erraz identifikatu ahal izango dituzte, beharra izanez gero. Udaltzainek prestakuntza jaso dute jakiteko desfibriladorea zelan erabili behar den

Bilboko Udaltzaingoak 6 desfibriladore jarri ditu beste horrenbeste patruila-autotan, Auzoko Ikuskaritza bakoitzeko ibilgailu batean; horrela, Bilboko zonalde guztietara iritsiko dira. Gaurtik hasita, Bilboko Udaltzaingoak zerbitzu hori eskainiko die herritarrei, uriko kaleetan zehar doazenean larrialdiren bat gertatzen denean.

Desfibriladoreak ibilgailu batzuetan egongo dira; herritarrek eta udaltzainek ibilgailu horiek identifikatu ahal izateko, bihotz baten pegatina berdeak edukiko dituzte atzeko aldeko alboetan.

Ibilgailu horiek laneko txanda guztietan egongo dira erabilgarri. Udaltzainek ikastaro bat egin dute larrialdietan nola jokatu ikasteko. Ikastaroa Bilboko Udaleko Babes Zibil eta Larrialdietako langileek eman dute udal instalazioetan.

Poliziaren ibilgailuetan desfibriladoreak jartzearen helburua da bihotzekoak jota hildakoen kopurua murriztea. Frogatuta dago helburu hori lor daitekeela bihotzekotik bizirik ateratzeko katea aplikatzen denean, alegia, lau maila hauek:

  • arazoa garaiz antzematea
  • bihotz-biriken oinarrizko bizkortzea
  • desfibrilatze goiztiarra
  • eta bizkortzearen osteko zaintzak

Desfibriladore horiek jarrita, udaltzainak agente aktibo bihurtzen dira katea horretako lehenengo 3 mailak albait arinen aplikatzeko orduan eta ondorioz, herritarren morbimortalitatea murriztu eta bide batez, herritarren segurtasunarekin lotutako beste zerbitzu bat eskaintzen da.