Badatoz VI. Kontraekonomia jardunaldiak

uriola.eus 2019ko api. 29a, 10:00

Iaz baino hilabete beranduago, baina, azkenik heldu dira aurtengo Kontraekonomia jardunaldiak. Seigarren urtez jarraian EKT-ko kideek Kontraekonomia jardunaldiak antolatu dituzte, aurten apirilaren 30ean hasi eta maiatzaren 9an amaituko direlarik. 

Unibertsitateko esparrutik ekarpena egiteak duen garrantziaz kontziente izanik, aurtengo ikasturtean hau sustatzeko jarduera ezberdinak burutu dituzte: testu ezberdinen eztabaidak, mintegiak, hitzaldiak, etab.

Gauzak horrela, Kontraekonomia jardunaldiak egun unibertsitateak eskainitako hezkuntza kapitalistaren ordez, langile klasearen mesedetara egongo den ezagutza gureganatu eta hedatzeko aukera gisa ikusten dute.

Hala, aurtengo ikasturtean buruturiko zenbait eztabaida oinarritzat harturik, gai hauetan sakontzen jarraitzeko aukera emango dute Kontraekonomia jardunaldiek.

Aurtengo egitaraua:

Apirilak 30, 17:00. Derecho y marxismo. Una mirada retrospectiva.

Maiatzak 8, 18:00. Nazio auziari buruzko hausnarketa.

Maiatzak 9, 17:00. Genero problematikaren hausnarketa teoriko eta politikoa. Itaiako kide baten eskutik.

Jardunaldiak Sarrikoko fakultateko Bulegoen eraikinean izango dira. Hala ere, ikasleez gain, interesaturik dagoen oro hurbildu eta parte hartzera gonbidatu dute.