Bilboko Uriola eta Bilbo Hiria Irratia elkalanean arituko gara hauteskunde hauetan. Horretarako, gaur egun Udalean ordezkaritza daukaten talde politiko guztiei bi elkarrizketa egingo dizkiegu. Lehenengo txandan, alkategai guztiak ezagutzeko, alkategai diren guztiei elkarrizketa pertsonal bat egingo diegu. Euskaraz dakitenek, euskaraz egingo dute. Ez dakitenek, ordea, gaztelaniaz arituko dira.
Ondoren, beraien proposamenak jakiteko, Bilbo Hirian irrati saio bereziak egingo ditugu. Bertan, talde politikoek landu nahi dituzten programak ezagutuku ditugu. Beraien proposamenak ardatz hartuta, elkarrizketa bana egingo diegu alderdi desberdinetako kideei. Elkarrizketak grabatuak izango dira, eta gero Uriolan ikusteko aukera egongo da.
Horrela, talde politiko desberdinek Bilborako dituzten ideiak plazaratuko ditugu. Horrez gain, urte hauetan egin duten lana ere egongo da aztergai. Gure hiriak hurrengo lau urteetan hartuko duen norabidea zehazteko, galdetegi zorrotz bat prestatuko da alderdiek zer egingo duten jakiteko.
Bukatzeko, Uriolako iritzi emaileek ere beraien tartea edukiko dute. Atzoko hauteskundeetan, argazkian ikus daitekeen bezala, EAJk (67.625) alde haundiz irabazi du Bilbon. Jeltzaleek orain dela hiru urte baino 17.000 boto gehiago lortu dituzte. Bere atzean, PSE (41.685) eta Elkarrekin Ahal Dugu (35.637) kokatu dira, eta apur bat atzerago, ia berdinduta, PP (19.825) eta EH Bildu (19.133). Gauzak horrela, kanpaina hasi baino lehen Juan Mari Aburtok alkatetza mantentzea lortuko luke.