Hauteskundeak 2019

Ana Viñals, Elkarrekin Podemosen hautagaia

uriola.eus 2019ko mai. 3a, 12:15

Ana Viñals Blanco (Bilbo, 1986ko maiatzaren 14a) publizista izango da Elkarrekin Podemosek maiatzaren 26ko hauteskundeetan aurkeztuko duen zerrendaburua. Bilboko 'zirkuluetan' hasi zen politikagintzan eta Eusko Legebiltzarretik pasa ostean Bilbora itzuliko da alkatea izateko nahiarekin.

Kasu honetan, Carmen Muñozen testigua hartuko du Ana Viñalsek. Aurten bai, Ahal Duguk Bilboko hauteskundeetan aukeratu duen lantaldea argi utzi du lehen momentutik. Udalberri izena alde batera utzi, eta leku guztietan erabiltzen duten markarekin hasiko dute kanpaina. Orain dela lau urte gertatutako izen desberdinekin gertatu zena albo batera uzteko, Elkarrekin Podemos izango da koalizioaren izena.

Bertako zerrendaburua Santutxuko Ana Viñals gaztea izango da. Santutxu eta Atxuri bitartean hezia Maiatzaren 15eko mugimendu sozialean parte hartu zuen. Arriaga Antzokiko plazan sortu ziren 'zirkuluetan' eta mugimentuetan parte hartu zuen eta hor hasi zen politikagintzan. "No hay pan para tanto chorizo", "No nos represntan" eta "No es una crisis, es una estafa" aldarrikapenen artean sortutako alderdiko kidea bihurtu zen.

Aipatu behar da, Ana beti egon dela auzogintzan eta auzoko dinamika taldeetan. Gaur egun, Elkarrekin Podemosen hezkuntza zirkuluan dago eta alderdiak Eusko Legebiltzarrean daukan lantaldeko aholkularia da, hezkuntza arloan hain zuzen. Hezkuntza publikoaren aldekoa da, Gaztea (lehen Euskadi Gaztea) irratiko zalea eta asteazkenetan Alondegiko Golem zinemara joatea gustukoa du.

Horrez gain, lagunekin poteoan ibiltzea edo Aste Nagusiaz gozatzea atsegin du. Lehiaketa gastronomikoetan parte hartzeko Areatzara joaten direnetakoa da Ana, jaia egunez zein gauez disfrutatzeko. Politika beste era batera egiteko xedearekin dator orain Bilbora. Izan ere, bere alderdiak beti defenditu izan du politika egiteko era aldatu behar dela, eta herritarrek dituzten behar izanei konponbidea ematea idela beraien helburua. Beraz, xede horrekin aurkeztuko da bilboko hurrengo alkatea izateko.