Bilbao Basket ACBra igotzeko kanporaketekin hasiko da Bilbon

uriola.eus 2019ko mai. 9a, 11:01

Bilbao Basket eta Chocolates Trapa Palencia taldeen arteko partidua Bilbao Arenan jokatuko da bihar 20:00etan. Bertara joateko eta taldea animatzeko Bilboko Uriolak 10 sarrera zozketatuko ditu.

Lehen mailara itzultzeko ibilbidearen unerik garratzitsuena heldu da. Bilbao Basket, denboraldia bigarren postuan bukatu eta gero, kanporaketekin hasiko da. Berriro ACBra da beltzezko gizonen helburua eta lehenengo erronka bariku honetan izango da.

Bigarren postu hori lortuta, abantaila izango dute beltzezko gizonek, partidu gehienak etxean jokatuz. Lehenengoa Bilbao Basket eta Chocolates Trapa Palencia taldeen arteko partidua izango da, barikuan. Itzuliko partidua, berriz, igandean izango litzateke.

Babesa emateko eta Bilbao Arena guztiz betetzeko, Bilboko Uriolak 10 sarrera zozketatuko ditu. Horrez gain, Bilboko Udalak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du RETAbet Bilbao Basket taldearen zaleen artean Bilbao Arenako kantxarako joan-etorrietan. Horretarako, ohikoa denez, Bilbobusek linea berezia jarriko du bihar.