Sozialisten zerrendaburua Alfonso Gil izango da berriro. Bere laugarren mandatua izango da hau. 2007. urtean sartu zen udaletxean lanean eta azken agintaldi honetan Aburtoren Gobernuko kidea izan da, Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko Zinegotzi Ordezkaria hain zuzen. Jendearentzat lanean egoteko nahiarekin aurkeztuko da berriro.
Bilbon jaioa, Errekalde auzoan egin zituen bere lehenengo urteak. Ama Kataluniatik etorri zen Bilbora lanera, harategi bat zeukaten eta auzoko Camilo Villavaso kalean bizi ziren. Errekalden ikasi eta jolastu zuen gaur egun mantentzen dituen betiko lagunekin. Ikasketak, esan bezala, Deustuko Unibertsitatean bukatu zituen eta Zuzenbidean Lizenziatua da.
Hala ere, politikagintza izan da bere azken urteetako ogibidea. Denbora daukanean, Bilboko hainbat lekutik paseatzea gustuko du, batez ere San Frantziskon eta Alde Zaharrean. Horrez gain, bere aisialdian maite dituen bi ekintzak jorratzen ditu: musika eta kirola.
Gitarra, saxofoia, pianoa, akordeoia eta zeharkako txirula jotzen ditu, eta noizean behin kontzertuak eman ditu. Kirolan, batez ere, tenisean aritzen da lagunekin. Une horietan politika alde batera uzten du eta deskonektatzeko erabiltzen du. Esan bezala, musika da bere pasioetako bat. Bilbon egoten diren kontzertu askotara joatea gustuko du, batez ere Aste Nagusian ematen dituztenak. Horien artean, eguredian La Casilla parkean eskaintzen dituzten Bilbainadetara joatea ere atsegin du.
Kirolean, berriz, tenisean aritzeaz gain, Athleticeko eta Bilbao Basketeko bazkidea da. Bi seme ditu, eta batekin futbolera doala eta bestearekin saskibaloira doala argitu digu. Bakoitzak bere kirola maite du eta berak biak gustokoak dituenez, semeekin denbora pasatzeko aitzakia dauka. Emakumezkoen partiduetara ere joan da, eta Bilbao Silla de Ruedas taldeak egin duen lana ere goraipatu du.
Alkatea balitz, zerk egingo lizuke ilusio gehien galderari Athleticen Gabarra berriro ikustea aitortu digu. Gaztetan ligen ospakizunetan egon zen eta udaletxeko balkoian gabarraren zain egotea ilusio handia egingo liokela aitortu digu, gaur egungo gazteek ere hori zer den bizitzeko.