Asteazkenean 19:00etan Bilboko Euskalgintzaren erronkak aztergai Kafe Antzokian

uriola.eus 2019ko mai. 13a, 17:46

 Euskaraldiak emandako aukeraz baliatu nahi dute Bilboko Euskalgintza osatzen dutenek eta bilera irekia deitu dute asteazkenean 19:00etan Kafe Antzokian. Etorkizuneko erronkak aztertuko dituzte bertan, elkarlana sustatzeko era bereziki. 

Euskaraldia inflexio puntua izan da Bilboko Euskalgintzan. Ariketak Bizkaiko hiriburuko euskaltzaleok batzeko aukera eman zien eta inertzia aprobetxatu nahi dute etorkizunean. Erronka handia da elkarlana, areago Bilboko bezalako hiri handian, eta horri helduko diote asteazkenean 19:00etatik aurrera Kafe Antzokian. Otsailaren 16an Bilborocken egindako topaketen segida izango da.