Udal hauteskundeen jarraipenean gaurkoan bigarren elkarrizketa izango dugu Bilbo Hiria irratian. Ordezkaritza duten alderdietako hautagaiak izango ditugu gurean, datozen lau urteko Bilborentzat dituzten proposamenak aztertuko ditugu.
Jone Goirizelaia Ordorika abokatua da EH Bilduren hautagaia da. Politikan urte asko eman ditu. Pertsonen hiria egin nahi duela azpimarratu du. Bilboren bigarren eraldaketa gidatzeko asmoz aurkezten da hauteskundeetara. Langabeziari aurre egiteko hirian dauden desberdintasun sozialak areagotzeko ezinbestean inbertsioa egin behar dela nabarmendu du. Bilboko udalak duen aurrekontua handia da eta banaketa aldatu beharra dela azpimarratu du.
Bi Bilbo ikusten ditu, erdigunean non bizitza kalitatea altua den eta auzoetako Bilbo. Auzoetako desberdintasunak “gobernatzen egon direnen alderdien politiken ondorio zuzenak dira”. Auzoetatik bira egin ostean argi ikusi dute auzo askok arazo berdintsuak dituzte, mugikortasuna, ekipamendu falta… Parte hartzearen inguruan ere aldaketak eman behar direla.
Turismoaren inguruan galdetuta “ordenantzak” martxan jartzeaz gain ikuskaritza bultzatuko dutela azpimarratu dute. Hala ere, "Turismoa dago, baina ez nuke esango gehiegi dela, momentu batzuetan bakarrik. Hori bai, behar ditugun baino hotel gehiago egin dituzte eta turismoarentzat, ho Azpiegitura handien inguruan galdetuta “eraldaketa lasaitasunez” egin behar dela azpimarratu du.