Bilbo Hiria Irratiarekin elkarlanean Ordezkaritza duten alderdietako hautagaiak izango ditugu gurean, datozen lau urteko Bilborentzat dituzten proposamenak aztertuko ditugu. Alfonso Gil da PSEEren Bilborako hautagaia. 2007tik Bilboko zinegotzia da eta gaur egun Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko Zinegotzi Ordezkaria da.
Sozialisten zerrendaburua Alfonso Gil izango da berriro. Bere laugarren mandatua izango da hau. Berarekin batera sozialistek lan talde handia dute tartean Nora Abete. Gaurkoan guran dugula. Langabezia “arazo” larria da PSEErentzat. Kalitatezko enplegua sustatuko dute eta enpresak erakartzeko plan bereziak egingo dituzte. Mugikortasun jasangarriaren eredu bilakatu dira eta esparru horretako enpresak erakarri nahi dituzte.
Auzoen arrakala leundu behar dela azpimarratu dute, auzo guztiak baliabide berdinak izan behar dituztela azpimarratu dute. Auzoen irisgarritasuna hobetu egin behar da. Lau urte hauetan kudeatu dituzte arloetatik “mugikortasunean” egindako lanak azpimarratu ditu, esaterako igogailuak bikoiztu egin dituzte. Bizikleta elektrikoan “arrakasta” azpimarratu du Nora Abetek naiz eta hiria prestatzen eta eraldatzen jarraitu behar du.
Segurtasunari dagokionez, Bilbo hiri segurua dela azpimarratu du, eta honen inguruan “gertuko polizia” eredu berria bultzatu behar da.