Juan Mari Aburto (58 urte) Deustun bizi den abokatua berriro izango da Bilboko alkatea. Orain dela lau urte heldu zen Bilboko udaletxera eta beste lau urtez egongo da lantalde handiagoarekin.
Gotzone Sagardui Goikoetxea (53 urte) Medikuntzan lizenziatua 'Alkatetza, Kontratazio eta Giza Baliabideen Saileko Zinegotzia izan da lau urte hauetan.
Nekane Alonso Santamaria (55 urte) Euskal Filologian lizentziatua 'Kultura Saileko Zinegotzi Ordezkaria' izan da azken legedian.
Itziar Urtasun Jimeno (55 urte) Gazteria Koordinatzailea 'Berdintasun, Lankidetza, Bizidetza eta Jaietako Saileko Zinegotzi Ordezkaria izan da Aburtoren lantaldean.
Marta Ajuria Arribas (48 urte) Industriala 'Ekonomia eta Ogasun Saileko Zinegotzi Ordezkaria' izaten jarraitzeko aukera edukiko du.
Asier Abaunza Robles (40 urte) Injineru Agronomoa. 'Hiri Plangitzarako Saileko Zinegotzi Ordezkaria' eta 'Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Saileko Zinegotzi Ordezkaria' ere izan da.
Oihane Agirregoitia Martinez (39 urte) lantaldeko gazteena Industria antolakuntzako goi injinerua da. 'Gazteria eta Kirol Saileko Zinegotzi Ordezkaria' izan da lau urte hauetan.
Xabier Otxandiano Martinez (43 urte) Administrazioan eta Enpresa Zuzendaritzan Lizentziatua da. Aburtorekin 'Ekonomi Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko Zinegotzi Ordezkaria' izan da.
Koldo Narbaiza Olaskoaga (58 urte) Kultura kudeatzailea, 'Euskara eta Hezkuntza Saileko Zinegotzi Ordezkaria' izan da.
Kepa Odriozola Azula (57 urte) Historialariak ere errepikatu egingo du zinegotzi bezala.
Amaia Arregi Romarate (49 urte) Zuzenbidean lizentziatua eta Bizkaiko Abokatuen Bazkuneko kidea 1994tik. EAJko legebiltzarkidea izan da Gasteizen 2009tik eta Bilbora etorriko da hurrengo lau urteetan etxean lan egitera.
Juan Ibarretxe Karetxe (44 urte) beste aurpegi berri bat. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Prestakuntzako zuzendaria izan da azkenengo urteetan.
Gonzalo Olabarria Villota (51 urte) Zuzenbidean lizentziatua. Udaleko administrazioan lanean egon da azken urteotan.
Itxaso Erroteta Sagastagoitia (49 urte) Filologian lizentziatua. Asesorea izan da Barakaldon azkenengo legedian.
Iñigo Pombo, Tomas del Hierro eta Gotzone Zaldunbide zinegotziek ez ziren zerrenda sartu, beraz, ez dute errepikatuko.