Hauteskundeak 2019

PSE-EE alderdiaren zinegotziak Bilbon

uriola.eus 2019ko mai. 28a, 10:55

Alfonso Gilek gidatzen duen alderdiak orain dela lau urte lortu zituen emaitzak hobetzea lortu du. Berarekin batera, Yolanda Diez zinegotziak jarraituko du eta beste hiru aurpegi berri edukiko dituzte.

Alfonso Gil Invernon (51 urte) Zuzenbiden lizentziatua 'Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko Zinegotzi Ordezkaria' izan zen azkenengo lau urteetan. Hurrengo legedian oposizioko alderdien bozeramailea bihurtu daiteke.

Yolanda Díez Saiz (56 urte) Osasun kudeaketan lan egin du. 'Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotzi Ordezkaria' izan da azken legediako Gobernu Lantaldean.

Álvaro Pérez Alonso (34 urte) Gizarte Hezkuntzan lizentziatua.

Gloria Mugika Conde (55 urte) DEMA agentziako zuzendaria.

Jon Bilbao Urquijo (54 urte) Zuzenbidean lizentziatua. 

 

Goyo Zurro eta Inés ibáñez zinegotziek ez dute jarraituko.