Hauteskundeak 2019

EH Bildu alderdiko zinegotziak Bilbon

uriola.eus 2019ko mai. 27a, 13:29

EH Bilduk orain dela laur urte lortutako zinegotzi kopuru berbera edukiko du hurrengo lau urteetan. Jone Goirizelaiak gidatutako lantaldeak boto gehiago lortu ditu baina emaitza ez da zinegotzi berrietan bihurtu.

Jone Goirizelaia Ordorika (62 urte) Zuzenbidean lizentziatua. 15 urte baino gehiago eman ditu Eusko Legebiltzarreko kidea izaten. Urte batzuk politikatik at pasa ostean (azkenengo urteetan Iñigo Cabacasen familiaren abokatua izan da) Bilboko zinegotzia izango da hurrengo lau urteetan.

Asier González Soreasu (34 urte) Kazetaria, musikaria eta irakaslea. Bera da zerrenda honetako beste aurpegi berria. Auzoko herri-mugimenduko alor desberdinetan murgilduta egon da urte luzez, kultur suspertzaile gisa, euskalgintzan, jai batzordeetan eta auzo elkarteetan lan egiten.

Alba Fatuarte González (34 urte) Kazetaritzan lizentziatua. Zinegotzia izan da azken lau urteetan.

Bruno Zubizarreta Unanue (45 urte) Informazioaren Zientzietan lizentziatua. Alba bezala, zinegotzia izan da azken legedian.

 

Aitziber Ibaibarriaga eta Bruno Zubizarreta zinegotziek ez dute jarraituko.