Raquel González Diez-Andino (42 urte) Deustuko Unibertsitatean Zuzendaritza Idazkaritzako diploma eskuratu zuen eta, gaur egun, Bizkaiko Alderdi Popularreko presidentea da.
Carlos García Fernández (39 urte) zuzenbidean lizentziatua. Bilboko zinegotzia den bigarren aldia izango da hau. Azkuna alkatea zenean Bilboko udalean zinegotzi izan zen. Hortik Elorriora egin zuen salto eta bueltan da berriro.
Gabriel Rodrigo Izquierdo (43 urte) zuzenbidean lizentziatua. Azkenengo legedian zinegotzia izan zen, baina kasu honetan Basauriko herrian. Carlos bezala, aspalditik izan da Alderdi Popularreko kidea. Nahiz eta aurpegi berria izan Bilbon (pasa den legedian zeuden laurek ez dute errepikatu) eskarmentua dauka udal politikagintzan.