Bilbotarrek sei finalistaren artean aukeratu ahal izango dute 2019ko Aste Nagusiko kartela: Festak bihotzez, Beti Marijaia, Hasiera, We love Marijaia, Gure mundua eta Bilbao con los brazos abiertos.
Euskal Museoan bertan edo online, udal webgunearen eta komunikabide kolaboratzaileen bitartez, eman daiteke botoa ekainaren 14ra arte.
Irabazlea herritarren bozken (%66) eta epaimahai espezializatuaren (%33) artean erabakiko da eta 3.000 euroko saria jasoko du, 2019ko Aste Nagusia irudikatzeaz gain.
Botoa online emateko: https://www.bilbao.eus