Iritsi da konpartsen egun handia

  Jaiak  Bilbo

Aste Nagusiko azken larunbatak badu protagonista nabarmen bat: Bilboko Konpartsak. Horrez gain, marmitako lehiaketa, bandera urdina eta marroiaren banaketa eta eraso sexisten aurkako elkarretaratzea izan dira eguneko zita garrantzitsuenak.

Ur jolasak beroari aurre egiteko

  Jaiak  Bilbo

Eguzkia eta beroa heldu dira, baina jaiak ez du etenik Aste Nagusian. Goizean arraina pil-pil erara izan da protagonista: etxeko txikienek kokotxak prestatu dituzte, nagusiek aldiz, bakailaoa. Beroari aurre egiteko, konpartsen arteko ur jolasak ospatu dira goiz honetan.

Aste Nagusiko txupinera guztiei omenaldia egin diete

  Jaiak  Bilbo

Aste Nagusiko osteguna txupineren eguna izaten da. Azken urteetan kargu hau bete duten emakumeak goiz goizetik elkartzen dira bilbotarren omenaldia jasotzeko. Euskaraz Bizi eguna ere izan da eta bertan Hau Pittu Hau konpartsak Seaska Ikastolako presidente Peio Jorajuriari eman dio Euskara Saria. Arratsaldean konpartsakideek Ikurriñari dantzatu eta urteroko omenaldia egin diote.

Bi atxilotu Udaltzailgoa kale saltzaileen aurka oldartu eta gero

  Jendartea  Bilbo

Bi atxilotu Udaltzailgoa kale saltzaileen aurka oldartu eta gero

Bart 23:15ak aldera Udaltzaingoa Arriaga inguruan zeuden kale saltzaileei materiala kentzera hurbildu zen. Bertan zeuden hainbat lagun saltzaileak babestera gerturatu ziren eta Udaltzaingoa haien aurka oldartu zen. Ertzaintza ere gerturatu zen eta gutxienez bi agun atxilotu zituen. 

Kaskagorrik eraman du aurtengo Kanpaia Saria

  Jaiak  Bilbo

Asteazkenera heldu gara eta jaien erdia pasa da. Indar falta somatzen den arren, Bilbotarrek oraindik jai gogoak dituzte eta gogotsu azaldu dira jai gunean. Sukaldari lehiaketetan arrainen ordua iritsi da eta Kaskagorri konpartsari txosna politenaren saria eman diote. 

Asteartea, areatzako egun handia

  Jaiak  Bilbo

Aste Nagusiko patata tortillek areatza bete dute. Jaiaz gain, aldarrikapenek ere lekua izan dute gaurko egunean. Txori Barroten 'elkartasunari omenaldia' egin diote, igandean Ertzaintzak presoen irudiak kendu ostean. Jarraian areatzan elkarretaratzea egin dute egun hauetan izandako eraso sexistak salatzeko.

Aste Nagusiko sukaldaritza lehiaketak hasi dira

  Jaiak  Bilbo

Patatak saltsa berdeekin hasiera eman diote urte honetako lehiaketa gastronomikoei. Horrez gain, goizean milaka pertsona bildu dira pentsio duinak eskatzeko manifestazioan. Arratsaldean, berriz, dantzatzeko unea heldu da Kaia guneko aerobitoiarekin.

Ertzaintzak Txori Barroteko txosnatik presoen irudiak kendu ditu

  Politika  Bilbo

Ertzaintzak Txori Barroteko txosnatik presoen irudiak kendu ditu

Auzitegi Nazionalaren eskaeraz Ertzaintza Txori Barrote konpartsa gerturatu eta bertatik presoen irudiak kendu ditu.

Euripean baina irrifartsu, gogotik egin dute festa bilbotarrek gaur ere

  Jaiak  Bilbo

Eguraldi kaskarrak ezin izan du Marijaia geldiarazi eta Bilboko jaietako lehen igandeaz gozatu ahal izan dute txosnagunera gerturatu diren guztiek.

Aste Nagusia 2019 hasi da

  Jaiak  Bilbo

Aste Nagusia Itsasne Nuñez Pa...Ya konpartsako kideak botatako txupinarekin hasi da. Betiko lez, Arriaga Plaza jendez gainezka egon da Marijaiari ongi etorria emateko. Igandera arte egun guztiak ekintzez beteta egongo dira.