Bilbo Aste Nagusian murgildu da. Konpartsen kalejiraren ondoren, jende guztia Arriaga plazan bildu da pregoia entzuteko eta txupinarekin bat Marijaia antzokiko balkoian agertu da, jaiak hasi diren benetako seinalea. Larunbatetik, datorren igandera arte, ekintzez beteta egongo dira egun guztiak, bai konpartsen egitarau zabalarekin, bai Udalak prestatutako ekintzekin.
Etxeko txikientzat, gazteentzat, eta ez hain gazteak ez direnentzat prestatutako ekintzak egongo dira egun guzti hauetan, Bilbotar guztien eta Bilbora datozenen gusturako. Txikiguneak, su artifizialak, kontzertuak, sukaldaritza lehiaketak, jolasak, antzerkiak... Bilbo goizeko lehen ordutik gaua bukatu arte planez beteta egongo da.
Adibidez, gaur bertan Su ta Gar taldeak emango dio hasiera jaien kontzertuei. Eibarreko talde mitikoak Abandoibarrako eszenatokian zuzenean joko du eta Guggenheim museoko plaza jendez beteko da. Aitor Gorosabelen taldeak Aste Nagusira itzuliko da aspaldiko partez.
Jai gunean, berriz, konpartsek aste oso batez muntaian buru-belarri jardun ostean gogotsu ekin diote jaiari. Marijaiak, kalejiran, txosnak ireki ditu eta berehala jendez bete dira. Aste Nagusia 2019 hasi da eta Bilboko Areatza kolorez jantzita egongo da hamar egunez.