Euria ez da izan eguneko ustekabe bakarra, izan ere, goizean egitekoa zen goitibeheren jaitsiera bertan behera utzi behar izan da lastoa eraman behar zuen kamioiak istripua izan eta gero. Hala ere, goiz osoan zehar hamaika ekintzataz gozatzeko aukera egon da.
Arratsaldean euria egin du gogotik eta hainbat jarduera moldatu egin behar izan dituzte, baina egitarauari eustea lortu dute Bilboko Konpartsek. Oztopoak oztopo, jaiak ez du etenik izango datorren igandera arte, eta gauean hamaika kontzertu eta ikuskizun izango dira txosnagunean gozatzeko.