Atzo gaueko 23:00ak pasatuta, suak izan eta minutu batzuk geroago, Udaltzaingoa Arriaga inguruan zeuden kale saltzaileei materiala kentzen saiatu zen. Inguruan zegoen jendea hau ekiditen saiatu zen eta Udaltzainak haien aurka oldartu ziren borra luzagarriak erabiliz. Plaza Biribilean zeuden Ertzainak ere jaitsi ziren liskarra zegoen tokira eta gutxienez bi lagun atxilotu eta bat identifikatu zituen.
Horietako bati polizia grabatzea egozten diote, 'mozal' legea aplikatuz, eta beste bati agintaritzaren aurkako atentatuaren delitua. Atxilotuetako bat adin txikikoa da eta aske utzi dute gaur goizean, besteak atxilo jarraitzen du epailearen aurrean deklaratzeko zain.