Beatriz Sever Egaña, Itziar Urtasun Jaietako Zinegotzia buru den Bilboko Udaleko Jaietako Batzorde Mistoak aukeratu du, abuztuaren 17an, larunbatean, 2019ko Aste Nagusiari hasiera emango dion pregoia zabaltzeko.
Sexologoa eta kazetaria izateaz gain, Naizeneko, Euskadiko eta Nafarroako Adingabe Transexualen Familien Elkarteko, bozeramailea da, eta Bilboko familien arreta zerbitzua eta nerabeen taldea koordinatzen ditu. Gurasoak bilbotarrak izanda, gertutik bizi izan du Aste Nagusia.
Bilboko Konpartsak elkarteak, bere aldetik, Itsasne Nuñez Viadero, Otxarkoaga auzoko Konpartsa Pa...Ya! konpartsako kidea aukeratu du 2019ko Aste Nagusiko Txupinera izateko. Zuzenbidean lizentziatua da.