Aste Nagusia 2019

Sweet California, Alfred eta Go!azen taldeek osotuko dute Aste Nagusiko kontzertuen egitaraua

uriola.eus 2019ko uzt. 18a, 13:40

Su Ta Gar, Bebe, Huntza, C. Tangana, Mónica Naranjo, El Dúo Dinámico eta La M.O.D.A.ren kontzertuak izan dira 2019ko Aste Nagusirako iragarri diren lehenak. Dance eta DJ ikuskizunak Europa parkera itzuliko dira, Aste Nagusi Dance eta Adi Megastar-ekin, abuztuaren 22ko eta 23ko gauetan.

Bilboko Udalak konfirmatu egin ditu Aste Nagusiko gauetan Abandoibarran eta Europa parkean joko duten lehen mailako musika talde eta artista guztiak.

Duela egun batzuk iragarri ziren kontzertuez gain (Su Ta Gar, el Dúo Dinámico, Bebe, Mónica Naranjo Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, La M.O.D.A.), Sweet California, Alfred, Ender & Funambulista eta Go!azen arituko dira Abandoibarrako kontzertuetan.

Aste Nagusi Dance eta ADI Megastar-eko ikuskizunak, berriz, Europa parkean izango dira, Huntza, Revolta Permanent eta C. Tanganarekin.

 

ABANDOIBARRA

EUROPA PARKEA