Aste Nagusia 2019

Dena prest Marijaiari ongi etorria emateko

uriola.eus 2019ko abu. 16a, 11:13

Itsasne Nuñez Txupinera eta Bea Sever Pregoilaria prest daude jaiei hasiera emateko. Bihar arratsaldeko 19:00etan helduko da Marijaia Arriaga Antzokiko balkoira eta elkarrekin hasiera emango diote Aste Nagusiari.

Urduri agertu dira Aste Nagusiko Txupinera eta Pregoilaria. Zinez ulergarria da, izan ere, milaka bilbotarren aurrean jaiei hasiera emateko erantzunkizuna daukate. Marijaiarekin batera Arriagako balkoiko eta jaietako protagonista nagusiak izango dira.

Bea Sever Pregoilariak azaldu duenez, beste urteetako pregoiak ikusi ditu berea prestatzeko eta esango duena prestatu, eta etxean askotan ensaiatu duela argitu du. Hiru minutu inguruko pregoia izango da, barrutik atera duena eta aniztasunaren inguruko aldarrikapenak dituela azaldu du.

Itxasne Nuñez, bestalde, oso ondo ezagutzen du Aste Nagusia eta jaia beste ikuspuntu batetik ezagutzeko gogoarekin agertu da. Hainbat ekimen ditu gorriz markatuta horiek ez galtzeko eta hurbiletik bizitzeko. Konpartsa, lagunak eta Txupinera lanak guzti-guztiak aurrera eramateko gogotsu dagoela azaldu du.

Horrez gain, inolako arazorik eta erasorik gabeko Aste Nagusia aldarrikatu dute. Denok jaiez gozatzeko aukera eduki dezatela eskatu dute.