Aste Nagusia 2019

Su Artifizialek Aste Nagusiko gauak argituko dituzte

uriola.eus 2019ko uzt. 22a, 11:38

Pirotekniak Erresuma Batutik, Frantziatik, Portugaletik, Madriletik, Valentziatik, Zaragozatik eta Ourensetik etorriko dira eta ikuskizunak eskainiko dituzte egunero, abuztuaren 17tik 23ra, 22:30ean. Abuztuaren 24an, zapatua, Astondoa Pirotekniak erakusketako ikuskizuna emango du.

Mundu osoan izen handia daukaten zazpi piroteknia lehiatuko dira Bilbo Hiria Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketaren XXIX. edizioan. Hainbat lekutatik etorriko dira (Erresuma Batua, Frantzia, Portugal, Madril, Valentzia, Zaragoza eta Ourense) eta gauero lehiatuko dira abuztuaren 17tik 23ra, gaueko 22:30ean, nazioarteko lehiaketak ematen dituen sari handi biak lortzeko, Ikusleen Saria eta Epaimahaiaren Saria.

Batez beste 100.000 ikusle baino gehiago daude gauero; horrek esan nahi du Bilboko Aste Nagusiko ospakizunetatik ondoen baloratzen denetako bat dela. Itsasadarreko ezkerreko bazterra gomendatzen da, Nafarroa kaletik Uribitarte pasealekura, hori baita gauetan piztuko diren ikuskizunak ondoen ikusteko gunea.

Hauek dira Bilbo Hiria Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketaren XXIX. edizioan izango diren zazpi pirotekniak:

  • Abuztuaren 17an, zapatua: VULCANO PIROTEKNIA (MADRIL)
  • Abuztuaren 18an, domeka: BREZAC ARTIFICES (FRANTZIA)
  • Abuztuaren 19an, astelehena: CABALLER FX (VALENTZIA)
  • Abuztuaren 20an, martitzena: FULLY FUSED FIREWORKS (ERRESUMA BATUA)
  • Abuztuaren 21ean, eguaztena: PIROTECNIA ZARAGOZANA (ZARAGOZA)
  • Abuztuaren 22an, eguena: MACEDOS PIROTEKNIA (PORTUGAL)
  • Abuztuaren 23an, barikua: XARAIVA PIROTEKNIA (OURENSE)

Gainera, ASTONDOA PIROTEKNIAK (BIZKAIA) erakusketako ikuskizuna emango du abuztuaren 24an, zapatua.

*(Informazio gehiago I. ERANSKINEAN).

IKUSLEEN SARIA 

Bilboko Udala, herritarren parte hartze bidezko sistema sustatzeko helburuari eutsiz, Bilbo Hiria Su Artifizialen Lehiaketako XXIX. edizioan parte hartzeko aukera ematen die herritarrei, ikuskizunik gogoenari botoa emanez. Horrela, bada, herritarrek euren botoa igorri ahal izango dute formula hauetakoren bat erabiliz: ‘Bilbao Aste Nagusia 2019’ mugikorrerako aplikazioaren bidez, -AppStoren eta Google Playn jaitsi daiteke- edo abuztuaren 17tik 23ra El Correo egunkarian argitaratuko diren parte-hartze kupoien bitartez. Parte hartzen dutenek lehiaketaren babesleek emandako sariak irabazteko aukera izango dute.

*(Informazio gehiago II. ERANSKINEAN).

EPAIMAHAIAREN SARIA

Lehiaketako epaimahaiak Aste Nagusiaren azken egunean, abuztuak 25, jakinaraziko du nor den irabazlea. Epaimahaiko presidentea Itziar Urtasun Jaietako zinegotzia izango da; idazkaria Alberto Ruiz de Azua Jaien Saileko zuzendaria izango da; Euskalteleko kide bat, Bilbo Konpartsetako kide bi, Zazpi Kaleetako Dendarien Elkarteko kide bat, Corte Ingléseko bat eta El Correo egunkariko bat. Gainera, aholkulari-lanetan arituko dira Astondoa Piroteknikako Izaskun Astondoa, PenDragon Fireworks & Pyrotechnichs-eko Jon Mellen nazioarteko aditua eta Joseba Rosales, Aste Nagusiko programazioko koordinatzailea.

Erabakia hartzeko epaimahaiak zenbait elementu izango ditu kontuan:

  • Aire-espazioaren okupazioa.
  • Purutasuna, intentsitatea, distira eta koloreen iraunkortasuna.
  • Aniztasun kromatikoa, argitasuna, dimentsioak, diseinu eta formen perfekzioa, dotoretasuna, efektuen aniztasuna, sonoritatea, inguruarekiko konjuntzioa, originaltasuna, erritmoa eta onarpena jendearen partetik.