Aste Nagusia 2019

Ur jolasak beroari aurre egiteko

uriola.eus 2019ko abu. 23a, 17:52

Eguzkia eta beroa heldu dira, baina jaiak ez du etenik Aste Nagusian. Goizean arraina pil-pil erara izan da protagonista: etxeko txikienek kokotxak prestatu dituzte, nagusiek aldiz, bakailaoa. Beroari aurre egiteko, konpartsen arteko ur jolasak ospatu dira goiz honetan.

Bilboko egun handian, abuztuak 24, jaiak eta kirolak bat egin dute. Goizean zehar pil-pil erara egindako arraina, umeentzako jolasak, rokodromoa, instrumentu erreziklatuen tailerra eta giro aparta izan dira Areatzan.

Horrez gain, konaprtsen arteko ur jolasak egin dira erripako kaian. Konpartsen arteko lehiaketa hau klasiko bat da aste Nagusian. Aurten nahi eta goizean izan, eguraldia lagun izanda, partaide ugari animatu dira errekara salto egitera.

Arratsaldean. berriz, kirola egiteko tartea hartu dute bilbotarrek. Urtero lez, milaka korrikalari urteroko zitara bertaratu dira, Hiri Krossaren XXIII. edizioan. Txupeteekin, gurpildun aulkiekin eta mozorroekin aritu direnak ere izan dira.