Aste Nagusia 2019

Ertzaintzak Txori Barroteko txosnatik presoen irudiak kendu ditu

uriola.eus 2019ko abu. 18a, 20:51

Auzitegi Nazionalaren eskaeraz Ertzaintza Txori Barrote konpartsa gerturatu eta bertatik presoen irudiak kendu ditu.

Alejandro Abascal Auzitegi Nazionaleko epaileak eman zuen irudiok kentzeko agindua, Dignidad y Justicia elkartearen eskariz eta biktimak umiliatu zitzakeela argudiatuta.

Kendutako irudietan, Bilboko euskal presoen irudiak ageri ziren, begian "zentsuratua" zioen zinta batekin estalita. Ertzaintzak kendu ostean, haien tokian "248 ohe huts, gehiago gure bihotzean. Maite zaituztegu" esaldia jarri dute.