Aste Nagusia 2019

Aste Nagusiko sukaldaritza lehiaketak hasi dira

uriola.eus 2019ko abu. 19a, 21:37

Patatak saltsa berdeekin hasiera eman diote urte honetako lehiaketa gastronomikoei. Horrez gain, goizean milaka pertsona bildu dira pentsio duinak eskatzeko manifestazioan. Arratsaldean, berriz, dantzatzeko unea heldu da Kaia guneko aerobitoiarekin.

Eguna pentsonisten manifestazioarekin abiatu da. Astelehen guztietan bezala, beraien aldarrikapenak kalera atera dituzte. kasu honetan, alboko zenbait herrietako ordezkariak etorri dira parte hartzera eta 40.000 pertsona inguruk osatu dute manifestazia.

Ordu berean, hasi da ere Aste Nagusa 2019ko lehenengo gastronomikoa. Bilboko Konpartsek plater begano bat egitea adostu zuten Piztiak Konpartsaren proposamenarekin bat egiteko. geroztik, hori izaten da lehiaketari hasiera ematen dion platerra.

Bihar, berriz, Patata tortillaren eguna izango da. Betiko lez, sukaldaritza lehiaketako egunik jendetsuena izango da eta Areatza berriro guztiz betetzea espero dute. Ondoren, txipiroiak, makailua, marmitakoa... eta azken eguera arte aretzan sukaltzeko lehiaketak egongo dira.

Sukaldaritza lehiaketaz gain, konpartsek beste haibat ekintza prestatu dituzte. Atzekaldean slime tailerrarekin eta puzgarriekin kriston giroa sortu dute etxeko txikientzat. Arratsaldean berriz, jai gunea berotzen joan da karaoke ibiltariaren eskutik. Musika taldeak heldu baino lehen, Areatzan egon den jendea bere abesti gogokoenak abesteko aukera eduki dute.

Horrez gain, dantzatzeko aukera ere egon da. Kaiguneak urteko aerobitoia antolatu, betiko arrakasta handiarekin. Bertan egon dira txupinera eta pregoilaria erritmo bizian denetarik ondo egiteko gai direla argi utziz.