Aste Nagusia hasteko egun bakar batzuk falta direnean, Konpartsek lanean jarraitzen dute dena prest edukitzeko. Gaur, atzekaldea osotzen duten konpartsek antolatu duten guztia aurkeztu dute. Izan ere, jaiak ez dira bakarrik gauez izaten, eta egun osoko programazioa bete dute.
Aipatu behar da, azken urte hauetan jai gunean gero eta giro gehiago dagoela egunean zehar. Konpartsek egiten duten lana kontuan hartzekoa da, lehen alde batera uzten zen ordu horiek aprobetxatuz. Hori dela eta, umeentzako hainbat jolas, tailer, puxgarri eta joku egingo dituztela iragarri dute. Gainera, bitsa festa ere egingo dutela azaldu dute.
Hala ere, gauak izango dira festaren protagonista nagusiak. Eta gau horiek girotzeko etorriko diren musika taldeek aipamen berezi bat merezi dute. Atzekaldetik pasatuko diren musika taldeen artean KOP, Suaia eta Ama Rebel, Gorpuzkingz, Dj Bull, Bad Sound System, Urrats eta Garilak 26 erromeriak daude.