Aste Nagusia 2019

Aste Nagusian Bizkaiko musikaz beteko da Bilborock

uriola.eus 2019ko uzt. 19a, 09:34

Bertako Metal, Pop Rocka-Metal, Pop Rock Local de Aste Nagusia” erakusketako 34. edizioak bere kartela itxi du 16 kontzerturekin. Gehienak bilbotarrak dira. Modu berean, emakumeen presentzia eta euskararen erabilera nabarmendu behar da.

Abuztuaren 17tik 24ra (zapatutik zapatura), egunean bi kontzertu eskainiko dira Bilborock areto mitikoan, 45-50 minutukoa bakoitza. Bi emanaldi emango dira egunean, 20:00etan eta 21:00etan. Sarrera dohainik izango da leku guztiak bete arte.

Hautatutako talde eta artisten artean (edizio honetako deialdira guztira 105 aurkeztu dira), kide guztiak edo batzuk emakumeak dituzten taldeak nabarmendu behar ditugu (hamaseitik sei, kasu batzuetan emakumeak taldearen gidari izanik). Euskarari dagokionez, lau talde dira euskaraz abesten dutenak. Jatorriari dagokionez, 34. edizio honetan talde asko bilbotarrak dira: hamaseitik zortzi. Aukeratu diren gainerako taldeak Getxo, Barakaldo, Santurtzi, Basauri, Orduña, Amorebieta-Etxano, Plentzia eta Ondarroakoak dira.

Musika-estiloetan, Aste Nagusiko erakusketan musika mota oro onartzen da: metal, pop-rock, folk, rap, hip-hop..., jazza izan ezik. Aurten, lehiaketa metalarekin hasi eta amaituko da. Lehenengo egunean, abuztuaren 17an, “Bilbo Hiritik” INCURSED etorriko da, folk metal musikarekin. Beraiekin batera, VOLTIUM taldea (thrash). 2019ko erakusketa amaitzeko, bigarren zapatuan, hilak 24, death metaleko kontzertu bat izango dugu, black ukituekin: KNIVES eta AESTHETIC.

2019KO DEIALDIA, 34. EDIZIOA

2019ko deialdiari 105 talde eta artistak erantzun diote, haietako 26 emakumez eratuak, 20 euskaldunak eta 11 abestiren bat euskaraz dutenak. Izena eman duten taldeetatik 60 Bilbokoak dira. Gainerakoak, berriz, Bizkaiko zenbait herritakoak: Ezkerraldea, Eskuinaldea, Uribe Kosta, Busturialdea, Enkarterri, Durangaldea, Arratia-Nerbioi, Meatzaldea, Lea-Artibai eta Txorierri ordezkatuta daude.

Erakusketak gaur egun erreferenteak diren dozenaka artista eta talderen parte-hartzea izan du bere historian zehar. Gaur egun ezinbesteko hitzordua da lurraldeko musikarientzat. Helburu horrekin abiatu zuen Bilboko Udalak 1985ean: taldeek arrakasta izateko.

Platero y Tú, We Are Standard, Penadas por La Ley, Zodiacs, Gora Japon, Zea Mays, Idi Bihotz, Athom Rumba, Audience, Los Brazos, Memoria de Pez, Porco Bravo, Eureka Hot 4, Ainara Legardon, Smile, Rise To Fall, Unbreath, Eneko Mobydick, Rubia, Dekot, Zazkel…. 528 ere izan dira musikaren munduko genero horietako izen ezagunak, “Bertako Metal, Pop Rocka-Metal, Pop Rock Local de Aste Nagusia” erakustaldi honi esker egin dituztenak lehen urratsak eta ezagutzera eman dutenak beren burua.

BILBOROCK ARETOKO KONTZERTUEN AGENDA

Abuztuaren 17a, zapatua (FOLK PAGAN METAL, THRASH METAL)
20:00: INCURSED (Bilbo)
21:00: VOLTIUM (Urduña-Basauri)

Abuztuaren 18a, domeka (ROCK)
20:00: POMERAY (Bilbo)
21:00: COLAJETS (Barakaldo-Santurtzi)

Abuztuaren 19a, astelehena (INDIE FOLK ROCK, SOUL & SOFT ROCK)
20:00: ENDIKA SANGRONIZ (Getxo)
21:00: ALAIN CONCEPCIÓN & THE SPUL MEN (Amorebieta-Etxano)

Abuztuaren 20a, martitzena (RAP & HIP HOP)
20:00: LA MEDIZINAH (Bilbo)
21:00: ARRANO PERTXA ETA LENGU ILUNA (Bilbo)

Abuztuaren 21a, eguaztena (ROCK ALTERNATIVO, COUNTRY FOLK ROCK)
20:00: LAS SEXPEARES (Barakaldo)
21:00: ROSEBUD (Getxo)

Abuztuaren 22a, eguena (POP, EUSKAL ROCK)
20:00: NOA CLIFF (Plentzia)
21:00: DESIRA (Bilbo)

Abuztuaren 23a, barikua (AMERICANA, ROCKABILLY ETA SWING)
20:00: BRINGAS (Getxo)
21:00: GENERAL LEE (Barakaldo)

Abuztuaren 24a, zapatua (DEATH-BLACK METAL)
20:00: AESTHETIC (Ondarroa)
21:00: KNIVES (Bilbo)