Aste Nagusia 2019

Algara, euskara ikasleen konpartsa

uriola.eus 2019ko abu. 13a, 14:02

Algara Konpartsak 25 urte bete ditu aurten. Hori ospatzeko, Gabriel Aresti euskaltegitik sortutako konpartsak egitarau oparoa antolatu du. Horrez gain, Bilbo Hiria irratiak saio bereziak egingo ditu egunero zuzenean konpartsaren agertokitik.

Algara Konpartsak urte hauetan Bailen kalea Aste Nagusian euskaldunentzako txokoa bihurtu du. Izan ere, euskaltegiko ikasleek euskara erabiltzeko tokia edukitzeko sortu zen, gerora Kafe Antzokia eta Bilbo Hiria irratia sortu egin zuten bezala. Egun, jaietan euskaraz bizitzeko gune klasikoa bihurtu da.

Aurten, urteurren hori ospatzeko, haibat ekintza antolatu dituzte. Bai egunez, bai gauez, umeentzako zein nagusientzako ekintzak egongo dira. Euskara ikasleen eguna, jokoak, dantzak, Iparralde eguna, eta Zaparrada haur konpartsaren bazkaria egongo dira Aste Nagusian zehar.

Gaueko kontzertuei dagokionez, Ekaitz taldeak abiatuko du programazioarekin. Akatz, Joseba Irazoki, Bon Scott Revival Show, New York Ska Jazz Ensenble edota Lisabo aipatu behar dira. Gauero, kontzertuak amaitzean, dj-ak egongo dira gauak girotzen jarraituz. Bukatzeko, nola ez, Anje Duhalderen kontzertu berezia aipatu behar da.

Horrez gain, egunero Bilbo Hiria irratia txosnak duen agertokian egongo da saio bereziak zuzenean egiten. Goizeko 12:00etatik aurrera FM 96.00 eta www.bilbohiria.eus web gunean entzungai egongo da. Bertan, Aste Nagusian gertatzen den guztia kontatzen ibiliko dira jaien protagonistekin eta gonbidatu askorekin.