Aste Nagusia 2019

Aste Nagusiko erromerien egitaraua aurkeztu dute

uriola.eus 2019ko uzt. 23a, 11:54

Aste Nagusiko erromeriak, aurten, beste leku batean izango dira, hotel berri batengatik. Plaza Biribilean izango dira, Areatzan beharrean, abuztuaren 17tik 24ra. Luhartz, Oxabi, Aiko eta Akerbeltz taldeak zuzenean egongo dira Aste Nagusiko gauetan.

Aurten, bina saio eskainiko dira egunero, arrastegietan eta gauetan, abuztuaren 17tik 24ra bitartean. Zortzi orkestrak beteko dute musikaz eta dantzaz Plaza Biribila, bina saio eskainiz egunero, bata arrastegian, 20:00etan, eta bestea gauean, 23:15eanadinduentzat eta gazteentzat, hurrenez hurren.

Lehenengo musika-blokea 20:00etan hasiko da, eta ordu eta erdi iraungo du, eta 21:30ean amaituko. Dantzaldiaren bigarren zatia 23:15ean hasiko da, eta 02:00etan amaituko da.

20:00etatik 21:30erako hitzordua adinduentzat da, eta zahartze aktiboa sustatzeko Bilboko Udalak urte osoan daroan politikaren barruan sartzen da. Uste da ehunka pertsona adindu bilduko dela dibertsioarekiko eta festarekiko hitzordu alai horretan Aste Nagusian; haietako asko lehendik "trebatuta" iritsiko dira, Bilboko Udalak urte osoan zehar La Casillan eta Levante plazan antolatzen dituen "Dantzagarri" jendetsuetan parte harturik.

Dantzaldiak finkaturik daude dagoeneko Bilboko jaietako tradizio gisa, eta dantza eragingo dio Plaza Biribileko jendeari, gauero-gauero, hainbat orkestrek eskainiko dituzten atzoko eta gaurko kanten errepertorioekin. Hona hemen zein orkestra jardungo diren:

  • Abuztuaren 17a, zapatua: Show Revelación
  • Abuztuaren 18a, domeka: Luhartz
  • Abuztuaren 19a, astelehena: Pasito Show
  • Abuztuaren 20a, martitzena: En Esencia
  • Abuztuaren 21a, eguaztena:Show Revelación
  • Abuztuaren 22a, eguena: Akerbeltz
  • Abuztuaren 23a, barikua, 20:00: Aiko Taldea
  • Abuztuaren 23a, barikua, 23:15: Oxabi
  • Abuztuaren 24, zapatua,  20:00: Grupo Pergola
  • Abuztuaren 24, zapatua, 23:15: Élite