Juan Mari Aburto Bilboko alkate berraukeratu dute

uriola.eus 2019ko eka. 17a, 10:04

Larunbatean egin zuten Bilboko Udala eratzeko osoko bilkura eta bertan Juan Mari Aburto alkate berraukeratu zuten, PSEren aldeko botoekin.

Biboko EAJ-k eta PSEk kolaizio hitzarmena berriztu dute eta Juan Mari Aburto Bilboko alkate izango da beste lau urtez. Maiatzean ia gehiengo osoa eskuratu bazuen ere (29 zinegotzitik 14), Aburtok PSEren babesa berretsi nahi izan du legealdi honetarako.

PSEren bost zinegotziek alderdi jeltzalearen alde bozkatu zuten, EH Bilduko lauek zuriz, Elkarrekin Podemoseko hiruek haien alkategai Ana Viñalsen alde eta PPko hiruek euren hautagai Raquel Gonzalez babestu zuten.

Gauzak horrela, Juan Mari Aburtok alkate jarraituko du, aurreko legealdian baino gehiengo zabalagoarekin. Hiru alkateorde izango ditu: Gotzone Sagardui, Alfonso Gil eta Nekane Alonso. Halaber, Udal Gobernu berriak 17 sail ditu, sei koordinazio ardatz handitan antolatuta:

1.- Alkatetzaren Koordinazioa: Gotzone Sagardui

  • Gobernantza eta Proiektu Estrategikoen Saila: Gotzone Sagardui
  • Ogasun Saila: Marta Ajuria
  • Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saila: Xabier Ochandiano
  • Herritarrentzako Arreta eta Partaidetza Saila: Oihane Agirregoitia

2.- Mugikortasun Politika, Ingurumen, Hiri Berroneratze eta Garapen Osasungarrirako Saila: Alfonso Gil

  • Mugikortasun eta Jasangarritasun Saila: Alfonso Gil
  • Osasun eta Kontsumo Saila: Yolanda Diaz
  • Hiri-birgaitzerako Saila: Gloria Múgica
  • Etxebizitza Saila: Jon Bilbao

3.- Gizarte Politiken Koordinazioa: Juan Ibarretxe

  • Gizarte Ekintzako Saila: Juan Ibarretxe
  • Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saila: Itziar Urtasun
  • Berdintasun Saila: Nekane Alonso

4.- Hiri Garapenerako Politiken Koordinazioa: Asier Abaunza

  • Lan eta Hiri-plangintzako Saila: Asier Abaunza
  • Zerbitzuen eta Bizi-kalitateko Saila: Kepa Odriozola

5.- Kultura Politiken Koordinazioa: Gonzalo Olabarria

  • Kultura Saila: Gonzalo Olabarria
  • Euskara eta Hezkuntza Saila: Koldo Narbaiza.
  • Gazteria eta Kirol Saila: Itxaso Erroteta

6.- Hiri Segurtasuneko Koordinazioa: Amaia Arregi

  • Hiri Segurtasuneko Saila: Amaia Arregi

Azkenik, Alkatearen agindupe zuzenean, Aitor Bilbao eta Begoña Ibargüen Alkatetza eta Komunikazioko Kabinetearen eta Harreman Publiko eta Instituzionaletako Kabinetearen arduradunak dira, hurrenez hurren.

Eta halaber, Udalaren Idazkaria Jon Zabala da; Udalaren Kontu-hartzaile Orokorra, Jesús Alboniga; eta Aholkularitza Juridikoaren Zuzendaria, Gonzalo Ruiz.