Aste Nagusia 2019

Aste Nagusiko musika klasikoaren egitaraua aurkeztu dute

uriola.eus 2019ko uzt. 3a, 09:45

Euskal artisten musika klasikoa Donostiako Easo Gazte Abesbatzako emakume ahots gazteek eta Iyoko Brass Quintet taldeak osatuko dute.

Aste Nagusiak, gustu guztietarako musika eskaintzeko tradizioarekin bat etorriz, Enkarnazioaren Elizari begiratuko dio, eta munduko hainbat lekutatik etorritako bakarlariek, abesbatzek eta orkestrek osatutako zortzi kontzertu jasoko ditu abuztuaren 17tik 24ra bitarteko arratsalde guztietan, 20:30etik aurrera. Anne Landak eta David Antichek osatutako “Airea” bikoteak irekiko du kontzertu klasikoen ziklo ezaguna, Anneren akordeoiarekin eta Daviden txirula eztiarekin.

Asko eta ospetsuak dira Aste Nagusiaren 41. edizioan musika klasikoaren programaziora gonbidatutakoak. San Petersburgoko Miller hirukotea izango da Bilboko Aste Nagusiko karteleko hitzordu garrantzitsuenetakoa, eta bere ondoren Londreseko Royal Academy of Music-en sortutako Bernaola Hirukotea etorriko da; Ensamble Huberman ospetsua; Arteus Orquesta & Gabriel Ureña; eta emakumeek osatutako DeMúsica Ensemble ahots taldea.

Euskal ordezkaritza ere ez da faltako 2019ko Aste Nagusian. Aurten, euskal artisten musika klasikoa, Donostiako Easo Gazte Abesbatzako 14 eta 19 urte arteko emakume ahots gazteek eta Iyoko Brass Quintet taldeak osatuko dute.

100 KONTZERTU BAINO GEHIAGO

Musika izango da aurten ere, inolako zalantzarik gabe 2019ko Aste Nagusiko osagai nagusietakoa.

Bilboko Udalak gustu guztietarako doako ehun musika jarduera baino gehiago programatu ditu, une honetan pil-pilean dauden taldeetatik bilbainada klasikoetara, zortzi kontzertu espaziotan banatuta.Horrela, musika talde guztiek euren lekua bermatuta dute Aste Nagusian, gauero, dantzaren eta giro onaren ondorioz beteta daudela adierazten duen kartela duten eszenatokietan.

MUSIKA KLASIKO PROGRAMAZIOA

Lekua: Enkarnazioaren Eliza
Ordua: 20:30ean

  • Larunbata, 17: Anne Landa & David Antich
  • Igandea, 18: San Petersburgoko Miller hirukotea
  • Astelehena, 19: Easo Gazte Abesbatza
  • Asteartea, 20: Bernaola hirukotea
  • Asteazkena, 21: Ensemble Huberman
  • Osteguna, 22: Arteus Orquesta & Gabriel Ureña
  • Ostirala, 23: Yyoko Brass Quintet
  • Larunbata, 24: DeMúsica Ensemble