Aste Nagusia 2019

Su Ta Gar, Huntza eta La M.O.D.A taldeek Aste Nagusian joko dute

uriola.eus 2019ko uzt. 5a, 10:11

Udalak plazaratu ditu Aste Nagusian joko duten lehenengo taldeen izenak. Azken urteetan bezala, bi eszenatoki izango dira talde garrantzitsuenak bilduko dituztenak: Europa parkea eta Abandoibarra.

Aste Nagusia datorren hilabetean izango da, eta egitaraua zein den azaltzen joango dira apurka-apurka. Gaur, Udalaren egitarauaren txanda izan da eta Bilbon joko duten taldeen izen batzuk argitu dituzte. Gustu desberdinetako taldeak dira hauek.

Euskaraz jotzen duten taldeen artean Su Ta Gar eta Huntza aukeratu dituzte. Eibarreko talde mitikoa Aste Nagusian joko du berriro, aspaldiko partez. Abandoibarra izango da beraien eszenatokia, lehenengo larunbatean. Asteazkenean, berriz, Huntza talde gazteak Europa parkeko kontzertuak irekiko ditu. Azkenengo bi urteetan txosnak girotu ostean Txurdinagako eszenatoki erraldoira salto egingo dute.

Horrez gain, Dúo Dinámico, Bebe, Mónica Naranjo, La M.O.D.A. eta  C. Tangana dira beste talde konfirmatuak. Hurrengo egunotan egitaraua betetzen joango diren taldeen izenak plazaratzen joango direla argitu dute.

 

ABANDOIBARRA (23:30)

17 > Su Ta Gar

19 > Dúo Dinámico

20 > Bebe

21 > Mónica Naranjo + BOS

22 > La M.O.D.A.

EUROPA parkea (0:00)

21 > Huntza

24 > C. Tangana