Aste Nagusia 2019

Antzerkiak eta arte eszenikoek kaleak hartuko dituzte berriro Aste Nagusian

uriola.eus 2019ko uzt. 12a, 10:26

Aurtengoan, kaleko antzerkia lekuz aldatuko da. Gas plazan egingo dira emanaldi orokorrak, orain arte Arriaga antzokiko plazan egiten zirenak. Bestalde, Txikigunean (Kasilda Iturrizar parkeko pergolan) familientzako emanaldiak egingo dira (lehen Gas plazan egiten ziren).

Aste Nagusiko kaleko arte eszenikoen egitarauan kalitate handiko ikuskizunak eskainiko dira, dohainik. Ikuskizun hauetan, musika, magia, akrobaziak, clownak eta umore asko elkartzen dira, adin guztietarako, bai goizeko saioetan, bai arratsaldez. Nazioartean ospe handia duten emanaldiak ekarriko ditugu, baita euskal konpainia eta euskarazko lan mordoa ere. Ikusleak barrez lehertuko dira proposamen zoro eta dibertigarri hauekin.

Prentsaurrekoan, 2019ko Aste Nagusiko kale antzerkiaren eta kaleko arte eszenikoen egitarauak eskainiko duenaren lagin bat erakutsi dugu. Hartara, emanaldi labur bat eskaini du Malas Compañías taldeak, “Prozak” antzezlanarekin. Adin guztietarako ikuskizun honek umorea eta zirkua ditu erdigune.

Akrobaziak, aereoak eta objektuen manipulazioa erabiltzen dituzte, betiko zirkuaren antzean. Euskal konpainia honek jaietan hilaren 22an (eguena) jardungo du, 13:30ean, Gas plazan, eta 23an (barikua), 19:30ean Txikigunean.

EUSKAL KONPAINIEN ETA EUSKARAZKO IKUSKIZUNEN PRESENTZIA

Bilboko Udalak kaleko antzerkiko eta arte eszenikoetako egitarau honekin bilatzen duena da generoa oro har jendeari eta bereziki umeei hurbiltzea. Ezin dugu ahaztu Aste Nagusia dozenaka euskal konpainiaren plaza bihurtu dela. Bilboko Aste Nagusian zehar, publikoarengana hurbiltzeko eta sektorearen barruan aintzatespenik handiena lortzeko aukera dute.

Aurtengoan, euskal ordezkari asko egongo dira: guztira 10 euskal konpainia egongo dira. Hain zuzen ere, 2019ko Aste Nagusiko Kaleko Antzerkiko eta Arte Eszenikoetako egitaraua abuztuaren 18an, domeka, abiatuko da, Amico Teatro euskal taldearen eskutik. “Amico on the beach” taularatuko du, 13:30ean, Gas plazan.

Hilaren 22an, eguena, Gas plazan euskal konpainiak ere arituko dira: 13:30ean “Prozak” ikuskizuna eskainiko du Malas Compañías Zirko Taldeak eta, 21:15ean“Festamentue” Tio Teromen Semeak taldeak.

Kaleko antzerkiko eta arte eszenikoen egitarauaren gailurra hilaren 25ean ikusiko dugu, domekan, 13:30ean, Trapu Zaharrak taldearen eskutik: “Turistreatzen” lana ekarriko digute.

Zalantzarik gabe, Txikigunean batuko dira euskal konpainia gehien eta euskarazko ikuskizun gehien, ume jendeari arreta berezia eskainiz. Emankizun guztiak 19:30ean izango dira.

Abuztuaren 18an , domeka, “Mr. Pichichi” ikuzkizuna eskainiko du Phil Otajolde Taldeak. Horren ostean ikusiko ditugu “Mendian Ibiltari”, Kontu Kantari 2rena, astelehenean, hilak 19; “Argi ta garbi”Tor Magoarena, martitzenean, hilak 20“Ondorengoak”, Zirika Zirkusenaeguaztenean, hilak 21“Prozak”Malas Compañías Zirko Taldearena, barikuan, hilak 23; “Diskopuntx”Txaloka Antzerki Taldearena, zapatuan, hilak 24, eta “Gora Kasete!”Eidabe Zerbitzu Kulturalak-ena, domekan, hilak 25.