Izan ere, langileek, Eraginen bitartez, beriaen lan baldintzak ezagutaraztera eman dute. Argitu dutenez, 4 euro orduko baina gutxiagoko soldatak edota 15 ordu baino gehiagoko lanaldiak pairatzen dituzte. Horrez gain, kontratuak egiterakoan edo urte honetan langileek bete behar dituzten ordutegien fitxaketa inolako kontrol gabe eta gezurrekin betetzen dutela azaldu dute.
Gogoratu behar da, Bilboko Udalak 1.400.000 eurorekin finantzatzen duela jaialdia. Horrez gain, guztion artean ordaintzen ditugun zerbitzu publikoak, autobusak adibidez, "doakoak" izaten dira jaialdira joaten direnentzako Beraz, Udalak ere daukan ardura hartzea ere eskatuko dute
Izan ere, hau jaialdia egiten den urte guztietan gertatu da. LAB Sindikatuak azaldu duenez: "Hau ez kasu isolatu bat, joera estruktural bati erantzuten dion errealitate bat baizik. Subkontratatazioa, externalizazioa eta prekarizazioaren finantzaketa dira, hain zuzen ere, EAJ eta PSEk gidatutako instituzio publikoen ohiko praktika. Azken finean, bultzatzen ari diren hiri ereduaren isla da eta guztiei eragiten digu."