Hika Ateneoan egindako prentsaurrekoan BBK Liveko langileek eduki dituzten baldintzak azaldu dituzte. Izan ere, azken egunetan, Kobetamendira igotzen ziren langileekin harreman zuzena eduki dute. Sare sozialak erabili dituzte bertako langileen baldintzak ezagutzeko eta egun hauetan horietariko askoren testigantzak lortu dituzte.
Leire Arrutia, Unai Sainz y Mikel Álvarezek azaldu dutenez, 15 orduko jardunaldiak eduki dituzte, atsedena hartzeko eskubiderik gabe. Horrez gain, soldata gehienak 5€ ordukoak izan dira, kasu batzuetan 3,5€ ordura helduz. Langile batzuk ez dutela beraien lan kontratua ikusteko aukerarik eduki argitu dute, eta lan-inspekzioa egotekotan gezurra esateko mehatxuak jaso dituztela argitu dute.
Last Tourrek, beste egunean plazaratu zuen komunikatuan, azpikotratatutako enpresei bota die errua, eskuak garbituz. Hala ere, Eraginek sustatzaileari eta EAJ-PSE Gobernu lantaldeari egotzi die ardura. Azaldu dutenez, beraiek dira jaialdia antolatzen dutenak eta dirua jartzen dutenak, beraz, bertako langileek pairatzen duten egoeraren arduradun nagusiak dira.