La Vuelta lasterketaren 13. etapa San Mames zelai barrutik irtengo da

uriola.eus 2019ko uzt. 24a, 14:05

Argazkia: Athletic Club

Irailaren 6an 2019ko La Vuelta lasterketaren 13. etapa Bilboko futbol zelaitik abiatuko da. Txirrindulariek estadiora sartzeko zabalgunean hasi, zelai barrura sartu eta kanpotik inguratuko dute ibilbide neutralizatuan. Datorren ekainean zelaia Eurokoparen egoitza izango da eta zelairi publizitatea emateko egingo diren ekintzen artean kokatzen da hau.

Bilbotik abiatzen den 33. irteera honetan, txirrindulariak San Mameseko inguruetan ikusteko aukera egongo da, 2017an Euskal Herriko Itzulian bizi izandako esperientzia errepikatuz. Gero, tropela aparkalekutik sartuko da estadiora eta zelaira; itzulia emango diote jokalekuari, lasterketaren zuzendariaren ibilgailuaren atzean eta laguntza teknikoko Shimano motor birekin batera.

Txirrindulariek San Mameseko aparkalekuko atetik irtengo dute eta ibilbide neutralizatuan sartuko dira Bizkaiko hiriburuko zenbait kaletik; gero N-634 errepidetik Soduperantz joango dira eta Kantabriako Los Machucos portuan bukatuko dute (kategoria berezia), 167 kilometro egin ondoren.

San Mamesek eta Athletic Clubak harremana izan dute txirrindularitzarekin duela ia mende bat. Erakunde zuri-gorriak txirrindularitzako sekzioa izan zuen 1920ko hamarkadan eta Federico Ezquerra bezalako txirrindulari ospetsuek bost urtetan sekzioa identifikatu zuen elastikoa jantzi zuten, zuria zerrenda gorriarekin. Euskal Herriko Itzulia bultzatu zuten erakundeetako bat ere izan zen klub zuri-gorria.

Bere aldetik, San Mames estadioa La Vuelta lasterketako etapa biren luxuzko amaiera izan zen. 1960an Franz de Mulder-ek garaipen partziala eta edizio horretako garaipena lortu zuen, eta 1962an Rudi Altig alemaniarrak irabazi zuen, Vueltako azken etapan. Datorren ekainean zelaia Eurokoparen egoitza izango da eta zelairi publizitatea emateko egingo diren ekintzen artean kokatzen da hau.