G7ko atxilotuak askatzeko elkarretaratzea deitu dute gaur Bilbon

uriola.eus 2019ko abu. 28a, 10:40

Elkarretaratzea arratsaldeko 19.00etan izango da Frantziako Kontsulatuaren aurrean, Iparragirre kalea, 26.

Donostian manifestazioa deitu dute Bulebarretik abiatuta eta Iruñan berriz Nabarrerian elkarretaratzea egingo da gaur arratsaldean.

Sare Antifaxistak zabaldutako datuen arabera, 104 dira atxilotuak guztira. Horrez gain 5 pertsona espetxeratu dituzte eta beste bi herrialdetik kanporatu, Komite Internazionalistak adierazi duenez.