Bilbotik Madrilera oinez pentsio sistema publiko baten alde

uriola.eus 2019ko ira. 3a, 15:54

Pentsionisten Kolektiboak irailaren 23tik urriaren 16ra, Bilbotik hasita Madrilera arte helduko den oinezko martxa antolatu du. 

Azaldu dutenez, 22 etapaz osatutako martxa izango da, deskantsurako tartearekin. Momentura arte 20 pertsonek eman dute izena. Ekimenean parte hartzeko deialdia zabaldu dute, halaber ibilbide osoa oinez egin nahi ez duenak, bidearen zati bat besterik egiteko aukera izango du. Furgoneta zein beste edozein ibilgailuan joan nahi duenak ere ekimenarekin bat egingo duen furgoneta taldearekin joateko aukera izango du.