Elkartasun keinu asko izan dira orain arte 11/13 makroepaiketako auzipetuei Euskal Herriko herri zein hiri guztietatik heldu zaizkienak. Bilbon ere, Alde Zaharra, Indautxu, Deustu eta Erribera auzoek elkarretaratzeak antolatu dituzte datozen egunotarako.
Irailaren 6an ostiralean adibidez, hainbat deialdi zabaldu dituzte. Horrez gain, sindikatuek ere mobilizazioak deitu dituzte lau hiriburutan. Bilbon adibidez, kontzentrazioa egingo dute ostiralean Plaza Eliptikoan goizeko 12:00etan. Auzoetako egitarauari dagokionez hauek dira egingo diren elkarretaratzeak:
Alde Zaharra
Irailaren 6an, 19:30ean elkarretaratzea Unamuno plazan (Etxebarrieta plaza).
Indautxu
Irailaren 6an, 20:00etan kontzentrazioa Indautxu plazan. Ostean 20:30ean Kirrulin, dantza, bertso rap saioa, murala... .
Deustu
Irailaren 13an, 19:30ean manifestazioa Done Petri plazatik.
Deustuko Erribera
Irailaren 21ean, elkartasun eguna Bizinahi auzogunean.