Espainiako Itzuliaren etorrerarekin EH Bilduk gardentasuna eskatu dio Bilboko Udalari

uriola.eus 2019ko ira. 4a, 16:00

Argazkia: EH Bildu

Espainiako Itzulia Bilbora ekartzeak suposatzen duen gastuaz galdetuko dio alderdiak Bilboko Udalari, herritarrekiko gardentasun bat izan dezan.

 

 

 

Bihar arratsaldeko 16:00etan helduko da La Vuelta Bilbora. EH Bilduk ikurriñarekin kalera irtetzeko eta "gure identitatea aldarrikatzeko" dei egin die herritarrei. Arraizen, Artxandan, Viveron baita Bilbo inguruetan ere euskal txirrindulariak animatzeko baita "munduari nazio bat garela erakusteko" aukera paregabea dela azaldu du alderdiak.