BBK Liveko azpikontratatuek soldata kalean jaso izana salatu du Eraginek

uriola.eus 2019ko ira. 6a, 09:41

Argazkia: Eragin

Uztailaren 12an amaitu zen BBK Live jaialdia. Bertan lanean ibilitako azpikontratatutako langileek "furgoneta zuri baten aurrean ilara eginez, San Mamesen ondoan" soldata jaso izana salatu du prekarietatearen aurkako plataformak. Eraginen arabera, batzuek bi orduko ilara egin behar izan zuten, duela ia bi hilabete irabazitako soldata jasotzeko.