Itsasadar gaineko saltoen mundialaren finala ospatuko da Bilbon larunbatean

uriola.eus 2019ko ira. 9a, 13:46

Salbeko zubian egingo da Irailaren 14an Red Bull Cliff Diving txapelketaren finala. Emakume jauzilariek lehendabiziz parte hartuko dute Bilbon.

Apirilaren 13an Filipinetan eman zioten hasiera munduko saltoen lehiaketari. Ostean, Dublin, Poligniano a Mare (Italia), Azoreak (Portugal), Beirut eta Bosnia izan dira txapelketa honen geraleku. Munduko finala ordea, aipatu bezala, Bilbon egingo dute. 

11. denboraldi honen baitan egin diren fase guztietan emakumeek zein gizonek parte hartu dute, horrela, Bizkaiako hiriburuan ere, lehendabizikoz emakume jauzilariak ikusteko aukera egongo da.

Laugarren aldia da Bilbok txapelketa hau jasotzen duena, izan ere, 2014an, 2015ean eta 2018an ere berton izan ziren. Aurtengo jauzietan guztira, 160 herrialdek eman dute izena.