11/13 makrosumarioko auzipetuen aldeko Bilboko azken mobilizazioak

uriola.eus 2019ko irailaren 11

Irailaren 16an, astelehena, hasiko da 47 auzipetuen aurkako epaiketa. Auzipetuei babesa adierazten jarraitzeko, auzo ezberdinetan mobilizazioak deitu dira datozen egunetarako. 

 

Manifestazio nazionala larunbatean izango da Bilbon, arratsaldeko 17:30ean La Casillatik abiatuta.

Ostegun honetan Ernai Gazte Antolakundeak mobilizazioa deitu du Etxebarrieta Anaien plazan (Unamuno plaza) arratsaldeko 19:30ean. Deustun, manifestazioa deitu dute ostiralean arratsaldeko 19:30ean. Ostean, Deustuko Gazte Lokalan kontzertuak antolatu dituzte. 

Deustuko Erriberan berriz, irailaren 21ean egingo dute auzipetuen aldeko eta Atxarte auzokidearen aldeko elkartasun eguna. Goizetik hasita, egun osoko egitaraua antolatu dute bertakoek.